ZORIONAK AUZALAR!!!!!
 
Berri onak ditugu baratza batzordetik!
Guztion lanari esker eta denok zintzo zintzo materia organikoa bereiztu eta jaso dugunez hona hemen gure lehenengo zaku konpost!!!


 
Aurten bai baratza ederra izango dugu, guk egindako konpostarekin ongarritua....
Horretarako buru belarri ibili dira 5. eta 6. mailako ikasleak, konpostadore berria montatzen eta konposta kribatzen....mila esker guztiei!!
 

 
Baina beti bezala baratzan guztiontzako lana dagoenez, besteak bankalak garbitzen ibili ginen eta prest utzi genituen negua pasatzeko...orain atsedena, udaberrian berriz ere martxan jartzeko.
 
 
                

 
Denboraldia bukatutzat ematen dugu oraingoan...oso gustura egon garen arren.
Hiruhilabete honetan ere dexente ibili gara eta uzta dotore izan ditugu...uda pasa ondoren tomateak, piperrak eta zenbait gauza hartu ditugu, eguraldia ere lagun.
 
 


 
                     


 
 
Laister arte baratzazaleak!!!!!