LAGUNTZA TXOKOA

2015 - 2016 IKASTURTEA

...................................................................................................................................................................................................................................................


2014 - 2015 IKASTURTEA

KAIXO GUZTIOI, 

Hemen gaude 2014-2015 ikasturte berri honetan, languntza gelan ariketa berri ezberdinak aurrera eraman ditugu, ikasi eta disfrutatu dugun bitartean! 
Hemen daude aurrera eraman ditugun zenbait jardueren islada; 



Entzuteko eta hitz egiteko prest?



Udazkena iristear zegoenez, kalera atera hostoak hartu eta gure gelako atea apaintzea bururatu zitzaigun lurreko hostoekin eta zenbait fruituekin batera!

Nola sentitzen gara gaur? Hau da gure emozioen txokoa, bertan gure bizipenak eta sentitu dugun hori adierazteko aukera dugu, besteekin kompartituz eta guztiengandik ikasiz. 





Gabonak eta olentzero iristear daude, hori dela eta, Mari Domingi eta Olentzero protagonistatzat hartuta, piktoekin egokitutako ipuintxo bat lantzen egon gara gelan! Hemen duzue adibidea!









KAIXO, 

Hementxe gaude logopedia eta laguntza gelako lagunak!
Gauza asko ikasten ditugu eta oso ongi pasatzen dugu elkarrekin.
Hemen dituzue egindako hainbat jardueren argazkiak!

Gozatu eta mintzatu!






LAGUNTZA TXOKOTIK AHOLKUTXO BATZUK...

Datorren ikasturtera begira, hementxe dituzue hainbat aholku zuen aho txikitxo horiekin hobe mintzatzeko!!

HIZKUNTZAREN ESTIMULAZIORAKO JARRAIBIDEAK

GARRANTZITSUA:
  • Haurrei janari solidoa eman behar zaie. (Mastekatzea muskuluen garapena ahalbidetzen du eta hizkuntza hobetzen du.
  • Biberoia ahaztu behar dugu eta baita txupetea ere, ahosabaiaren eta hortzen deformazioa eragin baitezake.
  • Arnasketa egoki bat irakastea ezinbestekoa da, arnasa sudurretik hartu behar da eta ahotik bota. Mukiak kentzen erakutsi behar diogu.
  • Ahots tonu normala erabiltzen saiatu behar gara. Ez dugu garrasirik egin behar. Geu gara beraien modelua.

HIZKUNTZAREN ASPEKTU FISIKOAK:
  • Hizkuntzaren aspektu fisikoen heldutasuna lortzea ezinbestekoa da aurrera egin ahal izateko. Arnasa modu egoki batean hartzen ikasi, putz egin, entzuten ikasi, soinuak diskriminatzen ikasi, mingaina mugitzen ikasi... horretarako:
    • Arnasa sudurretik hartzen irakatsi
    • Kandelekin, ping-pong pilotei putz egin, aire-serpentinak, pajitekin putz egin, xaboi pompak...
    • Mukiak kentzen irakatsi...
    • Loreak usaintzen ikasi, kolonia...
    • Ze usain den asmatu: kolonia, ozpina, alkohola...
    • Etxeko soinuak entzun: tinbrea, telefonoa, batidora, aspiragailua...
    • Kaleko soinuak entzun: kotxea, klaxona, trumoiak, euria...
    • Animalien soinuak entzun: katua, txakurra, oiloa, ahatea...
    • Gorputzeko soinuak entzun eta diskriminatu: eztula, txaloak, aho-zabalka, negar-egin, barre egin...
    • Abestiak entzun eta ikasi.
    • Aurpegiak imitatu (haserre, pozik, triste...)
    • Muxuak bota, pedorretak egin, masailak puztu, mingaina gora-behera mugitu, albo batera eta bestera.
ESALDIA:
  • Hizkuntzaren leherketa momentuan daude. Esaldiak gero eta luzeagoak eta konplexuagoak izango dira, baina ez dira perfektuak izango. Ez dugu ahaztu behar hitz egiteko momentuan beraien eredua garela eta hau kontutan izanda, eredu egoki bat izan behar dugu berarentzat:
    • Egiten dituen esaldiak ahoskera egokiarekin errepikatuko ditugu.
      • “aua ikuti du”
      • A bai, sagua ikusi duzu.
    • Bere esaldiak luzatuko ditugu:
      • “Kotxea”
      • Bai, kotxe handi eta berdea.
AHOZKAPENA:
Familiak asko kezkatzen dituen puntu bat da. Hala ere, pentsatu beharra dago, umeak oso txikiak direla oraindik, eta horrgatik bere adineko beste umeak bezala hitz egiten eta ahozkatzen dutela. Fonema batzuk, haurren garapena dela eta, ezingo dituzte oraindik behar bezala ahozkatuko (/r/ famatuak azkenak dira garatzen, baita zailak ahozkatzen ere). Haurren hizkera hutsegitez, ordezkapenez,...josita egongo da. Baina lasai, haurren hizkuntza da. Ikusiko duzue nola pixkanaka pixkanaka hobetzen joango diren, hazten doazen heinean. Gainera ez da zaila zuek laguntzea garapen horretan:

  • Zuzendu haurrak eredu egokia emanez.
  • Ez behartu errepikatzera, ez adierazi gaizki ari dela (segurtasun falta sor dezakegu bere buruearengan eta bere jarrerak harritu gaitezke: isiltzen dira, bloqueatzen dira, totelka hasten dira,...)
  • Mingainaren, beheko masailezurraren eta ahosabaieko beloaren mugimenduak hobetzen eta garatzen lagunduko diegu:
    • Elikagaien tirak egin eta eskeini kozka egiteko (ogitartekoak, fruta, patatak,... eskeini kozka egiteko eta indarrez egin dezatela).
    • Zati txikiak eman mastikazioan laguntzeko.
    • Janaria ahoaren alde batean ipini lehenengo eta gero beste aldean (mingainaren arintasunean laguntzeko).
    • Ezpain eta hortzekin gauzak hartu: adibidez goxokiak jarri mahai gainean eta har ditzala ahoarekin (ezpainei indarra ematen laguntzen da).
    • Beheko ezpainean ipini ditzakegu janariak (yogurra, nocilla, natilak,...) eta goiko ezpainarekin garbitu dezala.
    • Mermelada ahoaren inguruan jarri (goiko ezpainean, ahoaren ertzetan, kokotzan, hortzetan...) eta umeak garbitu dezala mingainaren kontrola garatzeko.
    • Pajitarekin edanarazi (ahaztu gabe edalontzitik edatea ere garratzitsua dela).
    • Mingainaren atzekaldea lantzeko, bostezoak, gargarak,...landu daitezke.
    • Mingaina, beheko masailezurra eta ezpainak mugitzen laguntzeko jokuak:
      • Mingaina atera eta sartu azkartasunez, mingaina igo eta jaitsi (sudurrerantz eta kokotzarantz). Mingaina ertzetara eraman, ezpainak miazkatu,...
      • Soinuak imitatu: isiltasuna, motoa, txirrina, zaldiaren ibilkera (txaskidoak), musuak eman, ezpainak uzkurtu musu emateko, arrainak bezala ipini, pedorretak egin,...