Auzalarko baratza martxan!!!!!



Kaixo baratzazaleak!!!

Dakizuenez, aspaldiko partez Auzalarko baratza martxan jarrita dugu!!!

Pasaden ikasturteko jarduerarekin hain gustora ibili ginenez, aurten proiektu batean murgiltzea erabaki genuen eta aurtengo gure erronka bihurtu dugu!
 
Ilusio handiz lanean jarri ginen.

Baina hasi baino lehen, baratza prestatu behar genuen, eta horretarako ezinbesteko laguntzak izan ditugu, Orkoiengo lorezaintza zerbitzua eta eskolako familiak eta gurasoak.
 
Mila esker guztiei egindako lanengatik!!!

Hona hemen hasierako lanen argazki batzuk, bankalak, lurra, ongarria….

Denen artean baratza polit, ongarritua eta txukun bat lortu dugu!!!!
 
 


 
 
 
 





 

Baita ere, gure konposta egiteko asmoz, buru belarri ibili gara hondakinen bilketa eta bereizketan eta konpostagailuaren zaintzan.
Ea datorren urtean Auzalarko konpostarekin ongarritu ditzakegu bankalak!!!!!


 
 
 

Eta dena prest zegoenean, landaketa lanari ekin genion…. guri gustatzen zaigun moduan noski!!!!
 
       Elkarlanean!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Begira begira….nahiko trebeak Auzalarko baratzazainak!!!!
 



 
 


 
 
 
 
 
Eta nola ez….. baratza ongi eta maitasunez zainduta….hona hemen uzta!!!!!!
 
 
 






 
 
 
Baina ez pentsa soilik barazkiak jarri ditugula….
Baita ere landareak jartzeko asmoz “tiesto-gurpil” polit batzuk prestatu genituen… hemendik gutxira, inguruko baratzarik dotorena izango dugu!!!
 



 
 
 
Aurten ere 6. mailakoek beraien zuhaitza utzi digute…iaz gereziondo bat jarri zuten eskola osoa lagundutak, aurten intxaurrondoa…..
 
Intxaurrondoa


 
Gereziondoa
 
Oso une polita eta unkigarria bizi ginen aurreko ikasturtean gereziondoa denok elkarrekin landatu genuenean.................
 
.....................gogoratzen????
 
 
 



 
Egia esateko, aurreko ikasturtean egindako jarduera oso ongi egon zen eta gure baratzako hasiera izan zen, gauza asko egin
genituen....Jakoba Errekondoren hitzaldia, baratzako apainketa, ureztontziak, cd-ak margotu.....
 
.......baita txorimalo pare bat!!!!
 
Eta nola ez, prestatutako zatietan landatu. 
Onartu behar dugu iazko uzta ez zela batere ona izan.......
 
...........baina gu primeran pasa genuen!!!!!!!!
 
Hona hemen iazko beste hain beste argazki....gogoratzeko......
 







 
 
 
Beno baratzazaleak.....momentuz bukatzen da... baina irailan ilusio berdinarekin itzuliko gara.
 
Bitartean laguntzak bilatu ditugu udan gure baratza zaintzeko eta ureztatzeko!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
 
Hortxe ere gure laguntzaile finak!!!!!! Eskerrik asko!!!
 
UDA ON BAT PASA!!!!